martes, 3 de febrero de 2009

TALDEKO MULTIMEDIA

Zohartze de Godos, Ana Ceberino eta hirurok power point hau prestatu dugu taldeko multimediarako. Saharatik Euskal Herrira dauka izenburutzat eta udak Euskal Herrian pasatzen dituen neskatila sharaui baten historia kontatzen du.

sábado, 17 de enero de 2009

BABELEKO ESKOLA


Palma de Mallorcan aurkitzen dugu Europako eskola kosmopolitenetariko bat: Máxim Alomar eskola publikoa hain zuzen ere. 200 ikasle ditu, eta horietako 35 bakarrik dira Españolak. Gainontzekoak 30 nazionalitate ezberdinekoak dira, 5 erlijio ezberdinekoak eta 20 hizkuntza ezberdin hitzegiten dituzte.


Goizeko 8:30 dira, eta egunero bezala Máxim Alomar eskolaren aurrean era guztietako gurasoak elkartzen dira: sari koloretsuz beteriko indiak, takoi altuekin doazen mulatak, magrebiak, eslabiar ilehoriak... Arraza ezberdinetako gizon eta emakumeek uzten dituzte berain seme-alabak eskolan. Eskolako ateak itsitakoan Espainiako hezkuntza esperimentu zail eta erakargarrienari hasiera ematen zaio.

Máxim Alomar eskolak 31 nazionalitate ezberdineko 200 ikasle ditu, nahiz eta zifra hauek egunero aldatu. Ikasleen %93 atzerritarrak dira. 35 ikaslek bakarrik dute espaniar nazioanalitatea eta hauetako batzuen gurasoak atzerritarrak dira. Haur hauek, motxila txikiez gain, lau kontinente eta bost erlijio ( katolikoak, protestanteak, ortodoxoak, musulmanak eta hinduak) daramatzate bizkarrean. Taldeka, hauek dira nagusi: latinoamerikarrak, ekialdeko europarrak, indioak eta filipinarrak; gainera dauden Espainarren artean hainbat ijitu daude.

Maribel Seguík, eskolako zuzendariak, eskolaren papela zein den azaltzen digu: atzerritarrak auzora heltzean umeak eskola honetara bidaltzen dituzte. Hasiera batean ez dute inongo baliabiderik eta familiaren laguntzarekin bizi dira. Behin familia finkatzen denean, beste auzo batzuetara alde egiten dute eta beste haur batentzako lekua usten dute eskolan. Beraz, eskola hontako irakasleek ez dituzte haurrak bakarrik hezitzen, familia askorentzat irakasle hauek dira kultura ozidentalarekin duten lotura bakarra. Irakasleek gure kulturara moldatzen laguntzen diete: haurrak goiz oheratzen, alimentazioaren garrantzia erakusten e.a. Gainera haur asko ez dira behin ere eskolara joan eta ez dakite nola eseri ahulki batean edo nola hartu arkatz bat. Horregaitik irakasle hauen lana bereziki garrantzitsua eta gogorra da.

Eskola honetan hezitzaileez gain, gizarte langile askoren beharra dago. Familia askok diru arazo handia dute, ama askok ez dute haurrak zaintzeko inongo esperientziarik, aita asko drogomenpekoak dira...hau da, haur askok ez dute etxe-giro egokirik.

Irakasle asko baliabide faltaz kejatzen dira. Balearretako hezkuntza sailak hiru irakasle gehiago bidali dizkiete matematika eta lengua ikasgaien errefortzurako. Hala ere, ikasgai guztietan laguntza beharko luketeela onartzen dute. Irakasleek edozein haurrek lortzen duen nibela lortzea dute erronka, baina kosziente dira haur asko ez direla unibertsitatera iritsiko. Izan ere, derrigorrezko hezkuntza bukatzen dutenen kopurua hazi eskero nahiko lorpen handia izango litzateke eskola honentzat.


Eskola honetan, integrazio hitzak ez du inongo zentzurik, izan ere, haur bat hona iristen denean, nazionalitate ezberdin askoko umeekin aurkituko da. Hau da hain zuzen ere eskola honen abantaila. Ikasketa buruak azaldu bezala, eskola honetan erlijio eta nazionalitate ezberdinekiko errespetua era zuzenean lantzen da, haur toleranteak heziz.

Espanaiarrak diren guraso gutxiek oso modu positiboan ikuten dute eskola. Aberasgarria iruditzen zaie beraien haurrek duten kultura anistasuna. Gainera eskola honetan ez dago marginazio edo intolerantzia arazorik.


PD- post hau, INTERVIU aldizkarian argitaratutako albiste batetik atera da.

jueves, 15 de enero de 2009

FACEBOOK


Post honen bidez, facebook-en harpideratu naizela komentatu nahi dizuet. Bertan ikas komunitari buruzko argazkiak aurkituko dituzue.

viernes, 9 de enero de 2009

IKAS-KOMUNITATEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Hauek dira Ikas Komunitateak proiektuaren garapen teoriko eta praktikotik abiatuta argitaraturiko liburu batzuk:

-FLECHA, R. (1997). Compartiendo palabras. El aprendizaje de las personas adultas a través del diálogo. Barcelona: Paidós.

-ELBOJ, C., PUIGDELLÍVOL, I., SOLER, M. & VALLS, R. (2002). Comunidades de aprendizaje. Transformar la educación. Barcelona: Graó.

-JAUSSI, ML (coord.). (2002). Comunidades de aprendizaje en Euskadi. Vitoria-Gasteiz: Servicio central de publicaciones del Gobierno vasco.

-AUBERT, A; DUQUE, E.; FISAS, M.; VALLS, R. (2004). Dialogar y transformar. Pedagogía crítica del siglo XXI. Barcelona: Graó.

-ELBOJ, C. (2005). Comunidades de Aprendizaje: educar desde la igualdad de diferencias. Zaragoza: Gobierno de Aragón.

ZERGAITIK DUGU ALDAKETAREN BELDUR?

Ikas-komunitateak hedatuz doaz eskolaz eskola, baina hala ere oraindik oso eskola gutxitan jarri da proiektu hau martxan. Blog honetan eta orokorrean ikas-komunitateari buruz, iritzi positiboak nagusitzen dira negatiboen aldean eta hau honela izanik, zergaitik ez da ikas-komunitatea eskola guztietara heltzen? lortutako emaitzak ain positiboak badira, zergaitik ez dugu aldaketarik egin nahi?
Ramon Flecharen ustez, horretarako arrazoiak ulertzekoak dira: gizakiok ez gara berez aldaketazaleak. Irakaskuntza alorrean eta Espainiako Estatuan, gainera, aldatu nahi eza
irmoagoa da iragan hurbileko aurrekariengatik. Hainbat erreforma iragarri dira, LOGSE eta abar., eta irakasleek sinetsi egin dute; baina horien emaitzak uste baino kaxkarragoak izan direla ikusita, uzkurtu egin dira proposamen berrien aurrean. Bestalde, ohikoa da irakasleek beren esparrua zaindu nahi izatea. Ez da erraza besterik gabe ateak irekitzea kanpotik datorrenari.
Pedro Rascon Nafarroako Herrikoa guraso elkarteko presidenteak dio irakasle askok oraindik dutela gurasoek hezkuntzan parte hartzearen aurkako jarrera halako bat, nahiz eta, zorionez,
gero eta indar txikiagoa daukan; irakasleak konturatuz doaz gurasoak ezinbesteko elementua
direla hezkuntzan.

Maria Luisa Jaussik uste du gizartea ez dagoela irakaskuntzan inplikatuta, Hego Euskal Herrian behinik behin. Eskolen dinamika oso bestelakoa izan da, LOGSEk ezartzen
zuen curriculum-proiektua irakasleen ardura baizik ez zela, eta horrek asko mugatzen du, eskolan denak duelako curriculumarekin zerikusia. Gurasoek ezin badute ezer esan, Ikas komunitateak gauza dira inertzia horiek hausteko?

Ana Eizagirre EHIGE gurasoen elkarteko bozeramaileak begi onez ikusten du EAEko Hezkuntza Sailak sustatutako programa, baina informazio gehiago behar dela uste du. .Pedagogia arloan ematen diren berrikuntzak ez dira ondo ulertzen ez badira azaltzen. Ikasketa dialogikoa oso ondo dago, baina inork ez daki zer den. Edozelan, Eizagirrek dio ikas komunitateak oso onuragarriak suertatzen ari direla parte hartzen duten gurasoentzat, eta haien inplikazioa handitzen dutela.

Gaiak berebiziko munta dauka EHIGErentzat. Ekainaren 1ean Barakaldon ospatuko dute Euskal Eskola Publikoaren jaia, eta berau iragartzeko zabaldu duten txostenean garrantzi handia eman diote gurasoak eta gizarte osoa irakaskuntzaren arlo guztietan inplikatzeari. Hori diote gurasoen ordezkariek, baina ez dago argi gaur egungo joerak horiek diren, irakaskuntza mundutik sarritan etortzen den mezua baita gero eta axolagabekeria handiagoa dagoela seme-alaben hezkuntzarenganako. Edo, axolagabekeria ez bada, ordutegiak ez digutela askoz gehiagorako betarik ematen. Guraso elkarteek argi dute aita-amak badutela haurren hezkuntzaren gaineko kezka, salbuespenak salbuespen. Bina parte-hartzea beste kontu bat da.
PD- post hau egiteko, ARGIA astekarian argitaratutako artikulu bat erabili da. 2137.alean argitartu zen artikulu hau, hain zuzen ere.

lunes, 5 de enero de 2009

ERALDAKUNTZA PROZESUAREN ALDIAK

Ikas-komunitateak, hezkuntza zentru bateko eraldaketa soziala eta kulturala suposatzen du. Honela informazioaren gizartera moldatuz joango gara, hezkuntza inklusibo eta partehartzaile bati esker. Eskoletan ematen den eraldaketa honi esker, eskola porrotarekin eta konbibentzia arazoarekin amaitzea da helburu.
3 fase nagusietatik pasatuko da ikas-komunitatea bilakatu nahi duen eskola: ametsa, lehentasunen aukeraketa eta lan batzordea.

1.Ametsa: eskola osatzen duten norbanako guztiek (familia, irakasle, ikasle, elkarte, langile...) gustoko luketen eskola amesten dute. Beti ere, "gure seme-alabentzako nahi dugun eskola denon eskura egon dadin" lelopean.

2.Lehentasunen aukeraketa: fase honetan ametsaren lehentasunak zehazten dira, beti ere, errealitatean eta orainean ditugun baliabideak kontuan hartuz. Hauek dira lehentasun aipagarrienak: liburutegi tutelatuak, talde interaktiboak, zentrua ordu gehiagoz irekitzea, familien parte hartzea, istiluen prebentzioa e.a.

3. Lan batzordea: lehentasun bakoitzeko lan batzorde hetereogeno bat sortuko da. Bertan irakasle, ikasle, familia, bolondres... eta hainbatek parte hartuko dute. Honela lana talde txiki askotan banatzen da, denon parte hartzea bultzatuz eta lan dinamikoagoa bilakatuz.


PD- informazioa "Red de Comunidades de Aprendizajes"-etik hartu da.

IKAS-KOMUNITATEAK EUSKAL HERRIAN


Gora eta behera gabiltza ikas-komunitateen inguruan, baina oraindiz ez dugu aztertu proiektu honek Euskal Herrian duen eragina. Egun, 23 ikastetxek jarri dute martxan ikas-komunitatea eta urtero kopurua handitzen doa. Duela hamar urte 4 ikastetxe hasi ziren poliki poliki proiktu hontara urbiltzen, eta orduan ereindako hazia jadanik fruituak ematen hasia da. Hasiera batean ez zekiten norainoko arrakasta izango zuen, baina 2000. urtean hasi ziren proeiktua Euskal Herri osora zabaltzen.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian oraindik pausu txikiak eman dira gai honen inguruan baina handiak dira pauso hauek Nafarroaren aldean. Nafarroan oso kasu gutxi daude eta daudenak ez dute ofizialtasunik. Izan ere, Hezkuntza sailak ez dauka ikas-komunitatea sustatzeko asmorik, bertako langile batzuk agintariak konbentzitu nahian badabiltza ere.

Ipar Euskal Herrian, Frantziako estatu osoan bezala, oso urrun dago ikas-komunitatea. Ramon Flechak dioenez, "1960ko hamarkadako gizarte industrialean, frantziar eskola eredua oso ona zen: laikoa, publikoa, berdintasunaren aldekoa… Baina ez dute informazioaren gizartera egokitzen jakin, ez metodologiaren aldetik, ez kultura desberdinen arteko harremanak kudeatzeari dagokionez. Horrek hainbat arazo sortu dizkie, gatazka bortitz batzuk barne. Frantziako Gobernuaren asmoetan ikas komunitateak ez du lekurik, eta gainera zaila dute horrelakorik ezartzea, oso sistema zentralizatua eta burokratikoa dutelako, inongo autonomiarik gabekoa”.



PD- post honetako datuak ARGIA astekaritik hartu dira.